Txinga eramatea
Txinga eramatea, pertsona batek plaza batean ahal den distantzia luzeenean esku bakoitzean txinga bat eramatean datzan herri kirola da. Indar frogak dira beraz. Indarra ez da bakarrik hatzetan zein besoetan eduki behar, hanketan eta zerbikaletan ere bai. Jokalariak, besoak ongi luzatuta, zuzen eta tente joaten dira, oreka mantenduz, zama hobeto jasateko. Hemen txinga eramatea azalduko dugu zehatzago.Kirol honen lehen aztarnak 1930ekoak ditugu, Eibar ingurukoak hain zuzen ere. Bere jatorriari buruz ezer gutxi dakigu, baina baliteke esnearen garraioarekin lotuta egotea, Iparraldean txingen ordez esne marmitak erabiltzen baitira kirol honetan.Normalean 28 metroko plaza batean jokatzen da. Distantzia horrek plaza edo iltze izena jasotzen du. Ez dago denbora mugarik eta txingak ez du lurra ukitu behar, bestela epaileak amaitutzat ematen baitu saioa. Txingak distantziarik luzeenean eramaten dituenak irabazten du.
Txinga bakoitzak 50 kilogramo izaten du, 0,5 kilogramoko perdoiarekin (gora-behera onartua). Txingak zilindrikoak izan behar dira, ondorengo neurriekin:Garaiera: 30 zentimetro (5 zentimetroko perdoiarekin).
Diametroa: 16,30 zentimetro (2 zentimetroko perdoiarekin).
Heldulekuaren garaiera: 5,50 zentimetro (zentimetro bateko perdoiarekin).
Heldulekuaren lodiera: 22 milimetro (2 milimetroko perdoiarekin) eta azalera laukoa.
Partaideak, bere txingak erabili ditzake, baina hauek araututako neurriak bete beharko lituzkete. Gazteen, emakumeen eta seniorren lehiaketan, txingek hurrengo pisuak izan behar dituzte, kategoriaren arabera:
Gazteak: 35 kilogramo.
Emakumezkoak: 25 kilogramo.
Seniorrak: 50 kilogramo.
Epaileak "prest" hitza esatean, partaidea lanean hasteko prestaturik egon beharko du, txingak eskuetan dituela eta txilibitua jotzean, probari hasiera ematen zaio. Partaideek nahi duten erritmoan aritu daitezke eta gelditzeko aukera ere badute, baina txingak eskuetatik zintzilik dituztela. Iltzea edo plaza bat bukatzean, oin batekin gutxienez, azken zintako marra zapaldu behar du jokalariak.Txingetako bat edo biak gorputzeko atal baten kontra ezartzea debekaturik dago. Gainera, hori egiten duena kanporatua izaten da.Saioak lurra ukitzen duen lehendabiziko txingak utzitako markara arte irauten du. Marka horren aurreratuen dagoen aldea hartuko da kontuan.Partaideek, eskuak garbi eduki behar dituzte, inongo produkturik erabili gabe. Iruzur eginez gero, parte-hartzailea kanporatua izango da.Azken garaietan, modalitate honetan nagusitasuna Patxi Larretxea nafarrak erakutsi du.