Toka

Toka izeneko euskal jokoa, distantzia jakin batera dagoen toka edo burdinazko txapa kurbatu bat, disko itxurako metalezko pieza batzuekin jotzean datza.Jaurtitzen diren piezak budinezkoak izaten dira, eta, 250 gramoko pisua eta 6 cm-ko diametrokoa izaten dute, gutxi gorabehera. Jo beharreko burdinari toka deritzo, eta 3 bat cm-ko zabalera izaten du. Lurrean iltzatua egoten da, eta goiko aldea atzerantz kurbatua izaten da. Gehienetan, barra hau, egurrezko kutxa ireki batean kokatzen da, jaurtitzen diren fitxak bertan geldi daitezen. Kutxak aurreko eta goiko alderik ez du. Baina, batzuetan, toka edo helburu den barra hau, lurrean sartuta egon daiteke, atze aldean orma bat duelarik. Jokalariak 10-20 metro inguruko distantzia batetik jaurtitzen ditu fitxak, baina neurri hau aldakorra da, lekuan lekuko arauak egoten baitira.

Txanda bakoitzean jaurtikitako pieza kopurua aldakorra da tokiaren arabera, baina 6-10 inguruan ibiltzen da. Gipuzkoak, ohikoa da sei piezako hiru tiraldi izatea.Garai batean, leku batzuetan, piezak bi eskuak txandakatuz jaurtiki behar ziren; eta txanpon arruntak jaurtikiz jokatzen zela ere jaso da.XX. mendean zehar batez ere Gipuzkoan jokatzen zen, eta Nafarroako eta Bizkaiko herri batzuetan. Ohizko jokoa zen herriko jaietan. Hala ere, edozein egunetan maiz ikus zitekeen sagardotegietara inguratzen zen jendea tokan jokatzen ikustea. Gaur egun gehien bat herriko jaietara mugatzen da.Toka jokalari trebea Manuel Matxain Aieteko donostiarra izan zen. Sei piezako hiru tiralditan 16 onak egitea ere lortu izan zuek Matxainek.