Asmakizunak

Ea asmatzen duzun zein kirol edo jokori dagokion asmakizun bakoitza:Asmakizuna lehenengoan asmatzen baduzu bi lokotx zuretzat, bigarrengoan asmatzen baduzu lokotx bat, eta hirugarrengoan lortuz gero deus ere ez. Ea nork lortzen dituen lokotx gehien!

Zast zost,

enborrak zauri

ezpalak zuri.

TRONTZA / ESTROPADAK / AIZKOLARITZA

Guau guau,

artzainak agindu

Txurik artaldea bildu.

HARRIJASOTZEA / ARTZAIN-TXAKUR LEHIAKETA / TXINGA ERMATEA

Zrist zrast,

zerraren irri

zurezko talo zuria jausi.

TRONTZA / AIZKOLARITZA / LASTO JAURTITZEA

Ieuup eta ieuup,

tira eta mira

tiralariak etengo dira.

SEGALARITZA / HARRIJASOTZEA / SOKATIRA

Tink-tonk, tink-tonk

burdin hots azkarra

burdinola doinu ederra.

HARRIZULAKETA / INGUDE ALTXATZEA / AIKOLARITZA

Txipli txapla,

olatuak talka

aurrera branka.

TXINGA ERAMATEA / AHARI JOKOA / ESTROPADAK

Sig sag,

aho zorrotzaren hots

belardia kaxka-motz.

SEGALARITZA / HARRIJASOTZEA / SOKATIRA

Tipi tapa,

korrika luze

saskia bete.

ABERE PROGA / LOKOTX BILKETA / ZAKU ERAMATEA

Konk eta tonk,

adarrak oker

kopeta gogor.

HARRIZULAKETA / AHARI JOKOA / AIKOLARITZA

Buf eta puf,

indarra nora

harria gora.

HARRIJASOTZEA / HARRI ZULAKETA / TXINGA ERAMATEA